Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 18:14-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Mikeas heldu zenean, esan zion erregeak:—Mikeas, joan al gaitezke Galaadeko Ramoti erasotzera, bai ala ez?Mikeasek erantzun:—Bai, bai, eraso! On egingo dizue! Eskura emanen dizue Jaunak.

15. Erregeak, orduan:—Zenbat aldiz zin eragin behar dizut egia baizik ez esateko Jaunaren izenean?

16. Mikeasek erantzun:«Mendietan barreiatuaikusi dut Israel osoa,artzainik gabeko ardiak bezala.Hona zer dioen Jaunak:“Ez du jaberik jende horrek,itzul bedi nor bere etxera bakean”».

17. Orduan, Israelgo erregeak esan zion Josafati:—Ez al dizut esan ez didala horrek ezer onik iragartzen, txarra baizik?

18. Mikeasek, berriz, honela jarraitu zuen:—Entzun, bada, Jaunaren hitza. Bere aulkian jarria ikusi dut Jauna, zeruko bere zerbitzari guztiak ezker-eskuin zutik zituela.

19. Honela zioen Jaunak: «Nork konbentzituko ote luke Israelgo errege Akab Galaadeko Ramoti erasotzeko, eror dadin?» Batek gauza bat zioen eta bestek bestea.

20. Orduan, espirituetariko batek aurreratu, Jaunaren aitzinean gelditu eta esan zuen: «Neuk konbentzituko dut». Jaunak galdetu zion: «Nola?»

21. Hark erantzun: «Erregearen profeta guztiei gezurra esanaraziko diet». Jaunak, orduan: «Konbentzituko duzu, bai. Baduzu horretarako ahalmena. Zoaz eta egizu horrela».

22. Beraz, Jaunak, zure profeta hauen guztien ahoan gezur-espiritua ezarri duenez, garbi dago, erabakia duela zure hondamena.

23. Orduan, Kenaanaren seme Sedekiasek masailekoa eman zion Mikeasi, esanez:—Nondik atera zait niri Jaunaren espiritua, zuri mintzatzeko?

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 18