Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 17:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Asaren ondorengo erregea beraren seme Josafat izan zen. Josafat sendotu egin zen Israelen kontra.

2. Gudari-taldeak ezarri zituen Judako hiri gotor guztietan eta gobernariak Judako lurraldean; orobat, bere aita Asak Efraimgo lurraldean eskuratuak zituen hirietan.

3. Bere alde izan zuen Jauna Josafatek, bere arbaso Daviden lehenengo jokaera bera izan zuelako, Baalen idoloetara jo gabe.

4. Bere aitaren Jainkoarengana jo zuen eta beronen aginduak bete. Ez zuen jokatu iparraldeko israeldarren antzera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 17