Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 16:9-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Izan ere, Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko. Oraingo honetan, ordea, burugabe jokatu duzu; horregatik, aurrerantzean gerrak izango dira zure aurka».

10. Asa haserretu egin zen profetarekin eta giltzapean sarrarazi zuen, hain sumindua baitzegoen harekin. Asak herriko beste zenbait ere zigortu zuen aldi hartan.

11. Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.

12. Bere erregealdiko hogeita hemeretzigarren urtean oinetan zuen gaitz handi batez gaixotua zegoen Asa; baina gaixoaldian ere ez zuen Jaunarengana jo, sendagileengana baizik.

13. Bere erregealdiko berrogeita batgarren urtean hil zen, eta

14. Daviden hirian beretzat eginarazia zuen hilobian ehortzi zuten. Lurrin eta usainki gozoak nahasiz eginiko ukenduz betetako etzalekuan ezarri ondoren, su handia egin zuten haren ohorez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 16