Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 15:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Asa erregeagana joan eta esan zion: «Entzun, Asa eta Judako eta Benjamingo jendeok. Zuek Jaunarekin bat eginik bazaudete, bera ere zeuekin izango duzue. Beraren bila ibiltzen bazarete, aurkitu ahal izango duzue. Baztertzen baduzue, berak ere baztertu egingo zaituzte.

3. «Luzaro egon ziren israeldarrak egiazko Jainkoa gabe, irakatsiko zieten apaizik gabe eta legerik gabe.

4. Baina beren larrialdian Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, jo eta beraren bila ibili zirenean, aurkitu ahal izan zuten.

5. Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren.

6. Nazioek eta hiriek elkar hondatzen zuten, Jainkoak era guztietako ezbeharrez jo zituelako.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 15