Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 14:12-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Asak eta beronen gudarosteak aurrean eraman zituzten Gerar-eraino. Ez zen bizirik bat ere gelditu; denak erori ziren eta hondatu Jaunaren eta beronen gudarostearen aurrean. Asaren gizonek harrapakin asko eskuratu zuten.

13. Gerar inguruko herrixkei ere eraso zieten, haietako jendea arrunt izutua baitzegoen Jaunaren beldurrez, eta harrapakin ugari eskuratu zuten, bai baitzegoen herrixka haietan zer harrapaturik.

14. Abere-bordetan ere sartu ziren, ardi eta gamelu ugari lapurtuz. Ondoren, Jerusalemera itzuli ziren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 14