Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 12:4-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.

5. Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».

6. Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.

7. Apalik beren errua aitortu zutela ikustean, esan zion Jaunak Xemaiasi: «Apaldu direlako, ez ditut hondatuko. Laster askatuko ditut, eta ez naiz Xixakez baliatuko Jerusalemi neure haserrea agertzeko.

8. Hala ere, Xixaken menpeko izanen dira eta horrela ikusiko dute nolako aldea dagoen ni zerbitzatzearen eta lur honetako erregeak zerbitzatzearen artean».

9. Egiptoko errege Xixak, beraz, Jerusalem hiriari eraso eta Jaunaren etxeko eta jauregiko altxorrez jabetu zen. Dena harrapatu zuen, baita Salomonek eginiko urrezko babeskiak ere.

10. Eta hauen ordez, Roboam erregeak brontzezko babeskiak egin eta jauregiko sarrera zaintzen zuen taldearen buru zirenei utzi zizkien.

11. Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen eta gero, berriro, zaintzaile-gelara ekartzen.

12. Roboamek apalik bere errua aitortu zuelako, Jaunari baretu egin zitzaion haren kontrako haserrea eta ez zuen zeharo hondatu, gauza onik ere bai baitzen Judan.

13. Roboamek sendotu egin zuen bere erregetza Jerusalemen eta errege izaten jarraitu zuen. Berrogeita bat urte zituen errege izaten hastean, eta hamazazpi urtez izan zen errege Jerusalemen, Jaunak Israelgo leinu guztien artetik bere egoitza jartzeko hautatu zuen hirian. Roboamen amak Naama zuen izena eta amondarra zen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 12