Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 11:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Orotara hemezortzi emazte, hirurogei ohaide, hogeita zortzi seme eta hirurogei alaba izan zituen.

22. Maakaren seme Abias ezarri zuen Roboamek anaien buru, bere ondorengo errege egin nahi baitzuen.

23. Zentzu onez, sakabanatu egin zituen Roboamek bere seme guztiak Juda eta Benjaminen lurraldeetako gotorlekuetan barrena, janari ugari emanez eta emakume asko eskuratuz.

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 11