20. Gerora, Absalomen alaba Maaka ere hartu zuen emazte, eta honek Abias, Atai, Ziza eta Xelomit ekarri zizkion.
21. Absalomen alaba Maaka izan zuen Roboamek maiteena bere emazte eta ohaide guztien artean. Orotara hemezortzi emazte, hirurogei ohaide, hogeita zortzi seme eta hirurogei alaba izan zituen.
22. Maakaren seme Abias ezarri zuen Roboamek anaien buru, bere ondorengo errege egin nahi baitzuen.