Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 11:1-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jerusalemera heltzean, Juda eta Benjaminen leinuetako jende guztia bildu zuen Roboamek: aukerako ehun eta laurogei mila gizon, gudurako gai. Israeldarren aurka borrokatzeko asmoa zuten eta erreinua Roboamentzat berreskuratzekoa.

2. Jaunak, ordea, honela hitz egin zion Jainkoaren gizon zen Xemaiasi:

3. «Esaiezu Salomonen seme eta Judako errege Roboami eta Juda nahiz Benjaminen lurraldean bizi diren israeldar guztiei:

4. “Hau dio Jaunak: Ez joan zeuen senide dituzuen israeldarren kontra borrokatzera. Itzul bedi nor bere etxera, nire erabakiz gertatu baita gertatu dena”».Jaunaren hitza aditu eta bertan behera utzi zuten Jeroboamen kontra borrokatzeko asmoa.

5. Roboamek, Jerusalemen kokatu zenean, Judako zenbait hiri gotortu egin zuen.

6. Hona hemen gotortu zituen hiriak: Belen, Etam, Tekoa,

7. Bet-Tzur, Soko, Adulam,

8. Gat, Marexa, Zif,

9. Adoraim, Lakix, Azeka,

10. Tzora, Aialon eta Hebron. Hiri gotortu hauek Juda eta Benjaminen lurraldeetan zeuden.

11. Gotorlekuak sendotu ondoren, arduradunak ezarri zituen bertan, eta janariz, olioz eta ardoz hornitu zituen,

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 11