Itun Zaharra

Itun Berria

2 Kronikak 10:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Roboam Sikemera joan zen, Sikemen batzartua baitzegoen Israel osoa, hura errege izendatzeko.

2. Nebaten seme Jeroboam Egipton zen, Salomon erregeagandik ihesi joana. Sikemgoa jakin zuenean, etorri egin zen Egiptotik.

3. Dei egin zioten Jeroboami, eta, israeldar guztiekin, Roboamengana joan zen, esatera:

4. —Zuen aitak uztarri astuna ezarri zigun. Arindu, bada, zuen aitak ezarri zigun morrontza gogorra eta uztarri astuna, eta zerbitzari izanen gaituzu.

5. Roboamek erantzun zien:—Zatozkidate berriro hiru egun barru.Eta herriak alde egin zuen.

6. Roboam erregeak, beraren aita Salomon bizi zelarik, haren zerbitzari izaniko kontseilariei galdetu zien:—Zer aholkatzen didazue? Zer erantzun behar diot herriari?

Irakurri kapitulu osoa 2 Kronikak 10