Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 9:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Akaben senitarte osoa suntsituko da; Akaben ondorengoetariko gizaseme guztiak, libre nahiz esklabo, desagerraraziko baititut Israelen.

9. Nebaten seme Jeroboamen eta Ahiasen seme Baxaren senitarteak zigortu nituen bezalaxe zigortuko dut Akaben senitartea ere.

10. Jezabel, berriz, zakurrek irentsiko dute Izreelgo landan, eta ez du inork ehortziko».Hau esanik, atea ireki eta ihes egin zuen.

11. Bere jaunaren buruzagiak bildurik zeuden gelara joan zenean, galdetu zioten Jehuri:—Berri onak? Zertara etorri zaizu zoro hori?Jehuk erantzun:—Zeuek dakizue nor den gizon hori eta nolako kontuak izaten dituen.

12. Haiek esan zioten:—Gezurra. Esaguzu zer zioen.Jehuk, orduan:—Tira, bada; hauxe esan dit: «Hau dio Jaunak: Israelgo errege gantzutzen zaitut».

13. Orduan, nork bere soingainekoa bizkor hartu eta haren oinazpian ipini zuen, eskailera-mailetan. Eta adarra joz, deiadar egin zuten: «Gora Jehu erregea!»

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 9