Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 9:26-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. «Ikusi nuen, ikusi, atzo arratsaldez Naboten eta beronen seme-alaben odola. Horregatik, diot nik, Jaun honek: Landa honetantxe emanen dizut merezia». Hartzazu, beraz, Joram eta bota landa horretara, Jaunak esan bezala.

27. Hori ikustean, Bet-Ganerako bidetik ihesi joan zen Judako errege Akazias. Baina Jehuk atzetik joan eta agindu zuen:—Hil hori ere!Eta zauritu egin zuten bere guda-gurdian, Gur-eko aldapan, Ibleamdik hurbil. Akaziasek Megidora egin zuen ihes eta han hil zen.

28. Bere zerbitzariek gurdi batean hartu eta Jerusalemera eraman zuten, bere hilobian, arbasoen ondoan, lur emateko.

29. Akaben seme Joramen erregealdiko hamaikagarren urtean hasia zen Akazias Judako errege izaten.

30. Gero, Jehu Izreelera joan zen. Hau jakitean, Jezabel leihora atera zen, begiak margotu eta burua apaindurik.

31. Jehu hiriko atetik sartzean, Jezabelek esan zuen:—Ongi al zara, Zimri zeure jaunaren hiltzaile hori?

32. Jehuk gora, leihora, begiratu eta esan zuen:—Nor dut neure aldeko?Bizpahiru zerbitzari atera ziren orduan leihora eta Jehuri begira jarri.

33. Honek esan zien:—Bota hori behera!Eta bota egin zuten; haren odol-zipriztinak hormaraino eta zaldietaraino zabaldu ziren, eta Jehuk bere zaldien hankazpian erabili zuen.

34. Gero, Jehuk, jauregian sarturik, jan eta edan ondoren, agindu zuen:- Zoazte eta emaiozue lur emakume madarikatu horri, errege-alaba denez gero.

35. Lur ematera joan zirenean, ordea, ez zuten haren burezurra, oinak eta eskuak baizik aurkitu.

36. Itzuli eta Jehuri jakinarazi ziotenean, esan zuen honek:—Horrela bete da Jaunak bere zerbitzari Elias tixbitarraren bidez esan zuena: zakurrek irentsiko zutela Izreelgo landan Jezabelen haragia,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 9