Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 9:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Egun batez, Eliseok profeta-taldeko bati dei egin eta esan zion:—Presta zaitez biderako. Hartu eskuan olio-pitxer hau eta zoaz Galaadeko Ramotera.

2. Hara heltzean, aurkitu nola edo hala Josafaten seme eta Nimxiren biloba den Jehu. Orduan, jaikiarazi bere lagunen artetik eta eraman barneko gelaren batera.

3. Gero, hartu pitxerra eta isuri olioa haren buru gainera, esanez: «Hau dio Jaunak: Israelgo errege izateko gantzutzen zaitut». Ondoren, ireki atea eta egin ihes gelditu gabe.

4. Abiatu zen, beraz, profeta gaztea Galaadeko Ramoterantz.

5. Heldu zenean, bildurik zeuden gudalburuak. Profetak esan zion buruzagiari:—Gauza bat dut esateko, jauna.Jehuk galdetu zuen:—Gutariko zeini?Eta profetak:—Zuri.

6. Jehu jaiki eta etxean sartu zen. Orduan, profetak olioa isuri zion buru gainera, esanez: «Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: “Ene herri Israelen errege gantzutzen zaitut”.

7. Akab zeure jaunaren senitartea hondatuko duzu; horrela mendekatuko dut Jezabelek isuritako neure profeten eta Jaunaren zerbitzari guztien odola.

8. Akaben senitarte osoa suntsituko da; Akaben ondorengoetariko gizaseme guztiak, libre nahiz esklabo, desagerraraziko baititut Israelen.

9. Nebaten seme Jeroboamen eta Ahiasen seme Baxaren senitarteak zigortu nituen bezalaxe zigortuko dut Akaben senitartea ere.

10. Jezabel, berriz, zakurrek irentsiko dute Izreelgo landan, eta ez du inork ehortziko».Hau esanik, atea ireki eta ihes egin zuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 9