Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 6:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behinola, profeta-taldeak esan zion Eliseori:—Zurekin biltzeko dugun biltzar-toki hau estuegia da guretzat.

2. Utz iezaguzu Jordaneraino joaten, bakoitzak haga bana hartu eta biltzar-toki egokiagoa eraiki dezagun.Eliseok erantzun zien:—Zoazte, bada.

3. Haietarik batek, ordea, esan zion:—Zatoz zu ere gurekin, mesedez.Eta Eliseok:—Joango naiz, bada.

4. Hala, haiekin joan zen. Jordanera heldu eta zuhaitzak botatzen hasi zirenean,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 6