Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 5:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Abiatu zen, beraz, bizkor Gehazi Naamanen ondoren eta hau, atzetik zetorkiola ikustean, gurditik salto batez jaitsi eta bila joan zitzaion, esanez:—Zer dugu?

22. Gehazik esan zion:—Hara, neure jaunak bidali nau zuregana esatera, oraintxe etorri zaizkiola Efraimgo menditik profeten taldeko bi mutil gazte, eta haientzat hogeita hamabost kilo zilar eta bi soineko berri emateko, mesedez.

23. Naamanek erantzun:—Har itzazu, bai, hirurogeita hamar kilo zilar.Eta hartzeko esaten zion behin eta berriro. Sartu zituen Naamanek bi zakutan hirurogeita hamar kilo zilar haiek eta bi soineko berri, eta bere bi morroiri eman zizkien Gehaziri eramateko.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 5