Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 5:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Naaman Siriako erregearen gudalburu nagusia zen. Gizon handitzat zuen bere nagusiak eta oso begiko, haren bidez Jaunak siriarrei garaipena eman zielako. Baina gizon kementsu eta adoretsu hark gaitz bat zuen: legena.

2. Siriarrek, erasoa egin zuten batean, Israelgo neskato bat eraman zuten gatibu. Naamanen emazteak bere mirabe egin zuen.

3. Egun batez, esan zion neskak etxekoandreari:—Nire nagusiari, Samariako profetagana joango balitz, hark sendatuko lioke legena.

4. Naamanek bere jaunari adierazi zion hori:—Hau eta hau dio Israelgo neskato hark.

5. Siriako erregeak erantzun zion:—Tira, zoaz, bada! Gutuna emango dizut Israelgo erregearentzat.Abiatu zen, beraz, Naaman hirurehun eta berrogeita hamarren bat kilo zilar, urrezko sei mila txanpon eta hamar jantzi-sorta berekin zeramatzala.

6. Naamanek Israelgo erregeari eman zion gutunak hau zioen: «Gutun hau eramanez Naaman neure gudalburua bidaltzen dizut, legena senda diezaiozun».

7. Israelgo erregeak, gutuna irakurtzean, jantziak urratu eta esan zuen:—Jainkoa ote naiz, bada, ni, heriotza nahiz bizia emateko? Legena senda diezaiodan igorri omen dit gizon hau. Ikusazue nola dabilen aitzakia bila nire kontra oldartzeko.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 5