Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 3:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Moabdarrek, beren aldetik, errege haiek erasotzera zetozkiela jakitean, armak hartzeko adinean zeuden guztiak eta zaharragoak ere bildu eta mugetan kokatu zituzten.

22. Goiz hartan, jaikitzean, eguzkiak diz-diz egiten zuen uraren gainean. Moabdarrei beren aurreko ura odola bezala gorri zegoela iruditu zitzaien,

23. eta esan zuten: «Odola da hori! Errege horiek borroka egin dute eta elkar hil. Ea, moabdarrok, harrapakinetara!»

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 3