Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 3:15-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Tira! Ekardazue harpa-jotzaile bat.Eta harpa-jotzailea jotzen ari zela, Jaunaren indarrak hartu zuen Eliseo,

16. eta esan zuen:—Hau dio Jaunak: «Egizue erreten ugari haran honetan.

17. Izan ere, nahiz eta zuek haizerik ez sumatu, ez euririk ikusi, urez beteko da haran hau eta edan ahal izanen duzue bai zeuek, bai zuen abere eta zamariek».

18. Hori ez ezik, eskuetara emango dizkizue Jaunak moabdarrak.

19. Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 3