Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 3:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judako Josafaten erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Akaben seme Joram Israelgo errege izaten Samarian, eta hamabi urtez izan zen errege.

2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen; ez, ordea, aita-amek bezainbat, berak kendu baitzuen aitak Baali eraikia zion zutarri sakratua.

3. Hala ere, Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatu berak egiten jarraitu zuen.

4. Moabeko errege Mexa abeltzaina zen. Ehun mila bildots eta ehun mila ahari, bere ile eta guzti, eman behar zizkion Israelgo erregeari zergatzat.

5. Akab hil zenean, ordea, Moabeko erregea Israelgoaren kontra jaiki zen.

6. Egun hartan bertan, Joram erregeak Samariatik irten eta israeldar gudari guztiak zenbatu zituen.

7. Ondoren, mezu hau bidali zion Judako errege Josafati: «Moabeko erregea kontra jarri zait. Etorriko al zara moabdarrak borrokatzera?» Hark erantzun: «Joango naiz. Biok bat gara; nire gudarostea eta zurea, nire zalditeria eta zurea bat dira».

8. Eta galdetu zuen: «Zein bidetatik joango gara?» Israelgo erregeak erantzun: «Edomgo basamortuko bidetik».

9. Abiatu ziren, bada, Israelgo erregea, Judakoa eta Edomgoa. Zazpi eguneko itzulingurua egin ondoren, urik gabe gelditu ziren, bai gudarostearentzat, bai atzetik zituzten zamarientzat.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 3