Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judako Josafaten erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Akaben seme Joram Israelgo errege izaten Samarian, eta hamabi urtez izan zen errege.

2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen; ez, ordea, aita-amek bezainbat, berak kendu baitzuen aitak Baali eraikia zion zutarri sakratua.

3. Hala ere, Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatu berak egiten jarraitu zuen.

4. Moabeko errege Mexa abeltzaina zen. Ehun mila bildots eta ehun mila ahari, bere ile eta guzti, eman behar zizkion Israelgo erregeari zergatzat.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 3