Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 22:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Josiasek, bere arbaso Daviden jokabideari denetan jarraituz, ezertan ere okertu gabe.

3. Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean, Josias erregeak Jaunaren etxera bidali zuen Xafan idazkaria, Atzaliasen seme eta Mexulamen biloba, mandatu honekin:

4. —Zoaz Hilkias apaiz nagusiagana. Zenbatu dezala, herriak Jaunaren etxera eraman eta atezainek bildu duten dirua.

5. Eman diezaietela dirua Jaunaren etxeko lan-arduradunei, hauek tenpluko hondaketak konpontzen ari diren langileei ordaintzeko:

6. zurginei, etxegileei eta igeltseroei. Eros ditzatela diru horrekin tenpluko hondaketak konpontzeko behar diren zura eta harlanduak ere.

7. Ez diezaietela eska lan-arduradunei beren esku utziriko diruaren konturik, zintzo jokatzen baitute.

8. Hilkias apaiz nagusiak esan zion Xafan idazkariari:—Lege-liburua aurkitu dut Jaunaren etxean.Eta Hilkiasek Xafani eman zion liburua. Xafanek, irakurri zuelarik,

9. erregearen aurrera joan eta berriak eman zizkion:—Bildu dute zure zerbitzariek tenpluan zuten dirua eta eman diete Jaunaren etxeko lan-arduradunei.

10. Gero, Xafan idazkariak aurkikuntzaren berri eman zion erregeari:—Hilkias apaizak liburu hau eman dit.Eta Xafanek irakurri egin zuen erregearen aurrean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 22