Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 22:14-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, Hulda profetesagana joan ziren Hilkias apaiza, Ahikam, Akbor, Xafan eta Asaias. Profetesa hura Jerusalemgo auzategi berrian bizi zen. Haren senar Xalum, Tikbaren seme eta Harhasen biloba, tenpluko jantzien arduraduna zen. Adierazi zioten arazoa

15. Hulda profetesari, eta honek Jaunaren, Israelen Jainkoaren, mezua jakinarazi zien mandatariei, erregeari esan ziezaioten:

16. «Hau dio Jaunak: “Judako erregearen aurrean irakurri dituzten hitzak betez, hondamena bidaliko dut Jerusalemera eta bertan bizi direnen gainera.

17. Baztertu nautelako, jainko arrotzei intsentsua erre dietelako eta idoloak eginez iraindu nautelako, sutu egin zait haserrea Jerusalemen kontra, eta ez zait itzaliko”.

18. Baina niri galde egitera bidali zaituzten Judako erregeari esan: Hau dio Jainkoak entzun dituzun hitzei buruz:

19. “Entzun duzu nik Jerusalemen eta bertan bizi direnen kontra esan dudana —hondatu eta madarikatu egingo baitute etsaiek toki hau—. Horregatik zure bihotza bigundu egin da eta apaldu egin zara nire aitzinean. Hara, bada, nik ere entzun dizut —dio Jaunak—.

20. Beraz, Jerusalemera bidaliko dudan hondamen hori ikusi baino lehen zeure gurasoengana bilduko zaitut, eta bakean ehortziko zaituzte zeure hilobian”».Hala, mandatariek eraman zioten erregeari erantzuna.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 22