Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 22:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Zortzi urte zituen Josiasek errege izaten hastean, eta hogeita hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jedida zuen izena eta Botzkateko Adaiaren alaba zen.

2. Jaunari atsegin zaiona egin zuen Josiasek, bere arbaso Daviden jokabideari denetan jarraituz, ezertan ere okertu gabe.

3. Bere erregealdiko hemezortzigarren urtean, Josias erregeak Jaunaren etxera bidali zuen Xafan idazkaria, Atzaliasen seme eta Mexulamen biloba, mandatu honekin:

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 22