Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 20:17-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. «Egunen batean —eta badator egun hori—, etxean daukazun guztia, zure aurrekoek gaurdaino bildu duten guztia, Babiloniara eramango dute. Ez da ezer ere geldituko —dio Jaunak—.

18. Zuregandik jaio diren, zeuk sortu dituzun seme-alabetariko batzuk ere eraman egingo dituzte, Babiloniako erregearen jauregian zerbitzari izateko».

19. Ezekiasek, orduan, Isaiasi:—Berri ederrak ekarri dizkidazu Jaunaren partetik.Izan ere, bere garaian behintzat bakea eta segurtasuna izango zituela pentsatu zuen.

20. Ezekiasen gainerako jarduerak, egintza bizkorrak eta Jerusalemera urak ekartzeko urtegi eta ubideak egin zituela «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

21. Ezekias hil zenean, haren seme Manases izan zen ondorengo erregea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 20