Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 18:34-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

34. Zer egin dute Hamat eta Arpadeko jainkoek? Zer Sefarbaim, Hena eta Ibako jainkoek? Libratu al dute Samaria nire eskutik?

35. Inongo jainkok ez du libratu bere lurraldea nire eskutik, eta Jaunak libratuko al du, bada, Jerusalem nire menpean erortzetik?»

36. Jendea isilik gelditu zen; ez zion hitzik erantzun, erregeak agindua baitzien ez erantzuteko.

37. Hilkiasen seme Eliakim jauregizainak, Xebna idazkariak eta Asafen seme Joah bozeramaileak, jantziak urraturik, Ezekiasengana joan eta ordezkari nagusiak esana adierazi zioten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 18