Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 18:10-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Hiru urteren buruan hartu zuten asiriarrek Samaria. Ezekiasen erregealdiko seigarren urtea eta Israelgo Oseasen erregealdiko bederatzigarren urtea zen Samaria hartu zutenean.

11. Asiriako erregeak Asiriara erbesteratu zituen israeldarrak, Halah deritzan lurraldean, Gozango Habor ibaiaren ondoan eta Mediako hirietan kokaraziz.

12. Izan ere, israeldarrek ez zuten aditu Jaunaren, beren Jainkoaren, ahotsa eta hautsi egin zuten haren ituna; ez zuten aditu, ez bete, Jaunaren zerbitzari Moisesek agindu ziena.

13. Ezekiasen erregealdiko hamalaugarren urtean Asiriako errege Senakeribek Judako hiri gotor guztiei eraso eta hartu egin zituen.

14. Judako errege Ezekiasek mezu hau bidali zion Lakix hirira Asiriako erregeari: «Huts egin dizut, bai; baina ez iezadazu eraso. Ezarri zergaren bat eta ordainduko dizut».Hamar tona inguru zilar eta tona bat urre ordaindu beharra ezarri zion Asiriako erregeak Judako errege Ezekiasi.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 18