Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 15:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Israelgo Jeroboamen erregealdiko hogeita zazpigarren urtean hasi zen errege izaten Amatziasen seme Azarias.

2. Hamasei urte zituen errege izaten hastean, eta berrogeita hamabi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Jekolias zuen izena eta Jerusalemgoa zen.

3. Jaunari atsegin zaiona egin zuen, beraren aita Amatziasek bezalaxe.

4. Hala ere, ez ziren muinoetako kultu-lekuak desagertu; jendeak kultu-leku haietan opariak eskaintzen eta intsentsua erretzen jarraitu zuen.

5. Jaunak gaixotasun larria eman zion Azariasi: legena. Hil arte egon zen legendun. Horregatik, etxe berezi batean bizi behar izan zuen. Bitartean, beraren seme Jotamek, jauregiko buru zenak, gobernatu zuen herria.

6. Azariasen gainerako jarduerak eta egintza guztiak «Judako Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

7. Hil zenean, bere arbasoen ondoan ehortzi zuten Azarias, Daviden Hirian. Ondorengo erregea haren seme Jotam izan zen.

8. Judako Azariasen erregealdiko hogeita hemezortzigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten Jeroboamen seme Zakarias; sei hilabetez izan zen errege.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 15