Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 13:9-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Joax izan zen.

10. Judako Joaxen erregealdiko hogeita hamazazpigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten beste Joax hau, Joakazen semea; hamasei urtez izan zen errege Samarian.

11. Jainkoari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe, beraietan ibiliz baizik.

12. Joaxen gainerako jarduerak, egin zuen guztia, ekintza bizkorrak eta Judako errege Amatziasen aurkako borroka «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

13. Joax hil zenean, Jeroboam jarri zen errege-aulkian. Joax Samarian ehortzi zuten, Israelgo erregeen ondoan.

14. Eliseo gaixotu zelarik, gero heriotzara eramango zuen eritasunez gaixotu ere, Israelgo errege Joaxek ikustera joan eta, haren aurrean negarrez, esan zion:—Ene aita, ene aita, Israelen zaintzaile indartsua!

15. Eliseok agindu zion:—Har itzazu uztaia eta geziak.Hartu zituenean,

16. Eliseok berriro Israelgo erregeari:—Tenka ezazu uztaia.Erregeak uztaia tenkatu zuenean, Eliseok erregearen eskuen gainean bereak ezarri

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 13