Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 13:2-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.

3. Horregatik, sutu egin zen Jaunaren haserrea Israelen kontra, eta luzaroan utzi zuen Israel herria Siriako errege Hazael eta honen seme Ben-Hadaden eskumendean.

4. Baina Joakazek otoitz egin zion Jaunari eta honek entzun, ikusi baitzuen zein gogor menderatzen zuen Siriako erregeak Israel.

5. Siriarren uztarpetik askatu zuen salbatzailea bidali zion orduan Jaunak Israeli, eta israeldarrek lehen bezain lasai bizi ahal izan ziren beren oihal-etxoletan.

6. Hala ere, israeldarrak ez ziren aldendu Jeroboamen senitarteak Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik, baizik eta bere horretan jarraitu zuten, zutoin sakratuak Samarian zutik mantenduz.

7. Horregatik, Jaunak Joakazi ez zion utzi berrogeita hamar zaldizko eta hamar mila oinezko gudari besterik; izan ere, gainerako gudarostea Siriako erregeak hondatu zuen eta oinpeko hauts bihurtu.

8. Joakazen gainerako jarduerak, egintza guztiak eta ekintza bizkorrak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

9. Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Joax izan zen.

10. Judako Joaxen erregealdiko hogeita hamazazpigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten beste Joax hau, Joakazen semea; hamasei urtez izan zen errege Samarian.

11. Jainkoari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe, beraietan ibiliz baizik.

12. Joaxen gainerako jarduerak, egin zuen guztia, ekintza bizkorrak eta Judako errege Amatziasen aurkako borroka «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

13. Joax hil zenean, Jeroboam jarri zen errege-aulkian. Joax Samarian ehortzi zuten, Israelgo erregeen ondoan.

14. Eliseo gaixotu zelarik, gero heriotzara eramango zuen eritasunez gaixotu ere, Israelgo errege Joaxek ikustera joan eta, haren aurrean negarrez, esan zion:—Ene aita, ene aita, Israelen zaintzaile indartsua!

15. Eliseok agindu zion:—Har itzazu uztaia eta geziak.Hartu zituenean,

16. Eliseok berriro Israelgo erregeari:—Tenka ezazu uztaia.Erregeak uztaia tenkatu zuenean, Eliseok erregearen eskuen gainean bereak ezarri

17. eta esan zion:—Ireki ekialdeko leihoa.Erregeak leihoa irekitzean, Eliseok agindu zion:—Jaurti!Eta erregeak gezia jaurti zuenean, Eliseok esan zuen:—Jaunaren garaipen-gezia! Siriarren kontrako garaipen-gezia! Suntsitzeraino hondatuko dituzu siriarrak Afeken.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 13