Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 13:19-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Haserretu egin zitzaion Jainkoaren gizona, eta esan zion:—Bospasei bider jo izan bazenu, zeharo desegiteraino hondatuko zenituzkeen siriarrak; baina hiru bider jo duzunez, hiru bider bakarrik menderatuko dituzu.

20. Hil zen Eliseo eta ehortzi zuten.Urtero lapur-talde moabdarrak Israelen sartu ohi ziren lapurretara.

21. Behinola, gizon bat hilobiratzen ari ziren batzuk, lapur-talde haietako bat ikustean, gizonaren gorpua Eliseoren hilobira bota eta ihesi joan ziren. Gorpuak Eliseoren hezurrak ukitzean, piztu egin zen gizona eta zutitu.

22. Joakaz bizi izan zen bitartean, Siriako errege Hazaelek menpean izan zituen israeldarrak.

23. Baina Jauna errukitu egin zitzaien eta gupidatu, eta barkatu egin zien, Abraham, Isaak eta Jakobekin egina zuen itunarengatik. Ez zituen desegin nahi izan, oraino ez baitzituen beregandik urruti egotzi.

24. Siriako errege Hazael hil zenean, hurrengo erregea beraren seme Ben-Hadad izan zen.

25. Orduan, Joakazen seme Joaxek berreskuratu egin zituen, Ben-Hadadi kenduz, honen aita Hazaelek Joaxen aita Joakazi guduan kendutako hiriak. Hiru bider menderatu zuen Joaxek Ben-Hadad; horrela berreskuratu zituen Israelenak ziren hiriak.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 13