Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 13:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judako errege Akaziasen seme Joaxen erregealdiko hogeita hirugarren urtean hasi zen Samarian Israelgo errege izaten Joakaz, Jehuren semea. Hamazazpi urtez izan zen errege.

2. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Nebaten seme Jeroboamek Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik aldendu gabe.

3. Horregatik, sutu egin zen Jaunaren haserrea Israelen kontra, eta luzaroan utzi zuen Israel herria Siriako errege Hazael eta honen seme Ben-Hadaden eskumendean.

4. Baina Joakazek otoitz egin zion Jaunari eta honek entzun, ikusi baitzuen zein gogor menderatzen zuen Siriako erregeak Israel.

5. Siriarren uztarpetik askatu zuen salbatzailea bidali zion orduan Jaunak Israeli, eta israeldarrek lehen bezain lasai bizi ahal izan ziren beren oihal-etxoletan.

6. Hala ere, israeldarrak ez ziren aldendu Jeroboamen senitarteak Israeli eginarazi zizkion bekatuetatik, baizik eta bere horretan jarraitu zuten, zutoin sakratuak Samarian zutik mantenduz.

7. Horregatik, Jaunak Joakazi ez zion utzi berrogeita hamar zaldizko eta hamar mila oinezko gudari besterik; izan ere, gainerako gudarostea Siriako erregeak hondatu zuen eta oinpeko hauts bihurtu.

8. Joakazen gainerako jarduerak, egintza guztiak eta ekintza bizkorrak «Israelgo Erregeen Kronika» liburuan daude idatziak.

9. Hil zenean, Samarian ehortzi zuten. Ondorengo erregea haren seme Joax izan zen.

10. Judako Joaxen erregealdiko hogeita hamazazpigarren urtean hasi zen Israelgo errege izaten beste Joax hau, Joakazen semea; hamasei urtez izan zen errege Samarian.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 13