Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 10:24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Orduan, Jehu eta Jonadab sakrifizioak eta erre-opariak eskaintzera sartu ziren. Jehuk, ordea, ezarriak zituen kanpoan laurogei gizon, agindu honekin: «Zuen esku uzten ditut adoratzaile horiek. Zuetariko norbaitek horietako bakar bati ihes egiten uzten badio, bere biziaz ordainduko du».

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 10

Ikusi testuinguruan 2 Erregeak 10:24