Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 10:1-3 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Akabek hirurogeita hamar ondorengo zituen Samarian. Jehuk gutunak igorri zizkien Samariara Izreelgo buruzagi, arduradun eta Akaben ondorengo haien hezitzaileei, esanez:

2. «Gutun honen bidez, zeuen errege izanaren ondorengoak zeuen ardurapean dituzuela jakinarazten dizuet; baita guda-gurdi, zaldi, hiri gotortua eta armak ere.

3. Begira ezazue zein den zuen errege izanaren ondorengoetarik egokiena eta zuzenena; ezar ezazue bere aitaren errege-aulkian eta borroka zaitezte errege-etxearen alde».

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 10