Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregeak 1:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Erregeak, hirugarrenez, beste buruzagi bat bidali zuen, berrogeita hamar gizonekin. Hirugarren buruzagi hau ere igo zen Eliasengana; baina, heldu zenean, belaunikatu egin zen haren aitzinean eta honela erregutu zion:—Jainkoaren gizon, utz gaitzazu bizirik, bai ni, bai zeure berrogeita hamar zerbitzariok.

14. Badakit zerutik jaitsitako suak kiskali dituela beste bi buruzagiak eta beren gizonak; baina ni utz nazazu bizirik.

15. Jaunaren aingeruak esan zion Eliasi:—Jaits zaitez horrekin. Ez izan horren beldur.Horrela, bada, Elias buruzagi harekin jaitsi zen erregeagana.

16. Eta esan zion:—Hau dio Jaunak: «Mezulariak bidali dituzu Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera. Ez ote duzue Israelen arazo horretaz kontsulta egin dakiokeen Jainkoa? Horregatik, beraz, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara».

17. Eta hil egin zen Akazias, Jaunak Eliasen bidez esan bezala. Eta ez baitzuen semerik ukan, haren anaia Joram hasi zen errege izaten beraren ondoren, Judako errege Joramen, Josafaten semearen, erregealdiko bigarren urtean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregeak 1