Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 8:12-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Batzuk mila gizonen buru ipiniko ditu, beste batzuk berrogeita hamar gizonen buru. Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitatu; beste batzuek, berriz, armak eta guda-gurdiak egin beharko dizkiote.

13. Alabak ere kenduko dizkizue, bere lurringile, sukaldari eta okin bihurtzeko.

14. Lursailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.

15. Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko.

16. Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten.

17. Artaldeen hamarrenak hartuko dizkizue; zeuek ere bere morroi eginen zaituzte.

18. Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela eta; baina Jaunak ez dizue entzungo».

19. Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: «Utikan! Erregea behar dugu;

20. beste herri guztiak bezalakoak izan nahi dugu. Gida gaitzala erregeak, joan dadila gure aurretik gure alde borrokatzera».

21. Aditu zuen Samuelek herriak eskatzen zion guztia eta Jaunari adierazi zion.

22. Jaunak erantzun zion Samueli: «Onar iezaiezu eskaria eta eman erregea».Orduan, Samuelek esan zien israeldarrei: «Zoazte nor bere herrira».

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 8