Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 8:11-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. eta erantsi zuen: «Hona hemen zuen gain aginduko duen erregearen eskubideak: semeak kenduko dizkizue, bere gurdizain eta zaldizko egiteko; erregearen gurdiaren aurretik ibili beharko dute lasterka.

12. Batzuk mila gizonen buru ipiniko ditu, beste batzuk berrogeita hamar gizonen buru. Batzuek erregearen alorrak goldatu beharko dituzte, beste batzuek uztak igitatu; beste batzuek, berriz, armak eta guda-gurdiak egin beharko dizkiote.

13. Alabak ere kenduko dizkizue, bere lurringile, sukaldari eta okin bihurtzeko.

14. Lursailik, mahastirik eta olibadirik ederrenak kenduko dizkizue, bere zerbitzariei emateko.

15. Uzta eta mahatsen hamarrenak hartuko dizkizue, bere funtzionario eta zerbitzariei emateko.

16. Zeuen morroi-neskameak, zeuen gazterik bikainenak eta astorik hoberenak eramango dizkizue, beraren sailetan lan egin dezaten.

17. Artaldeen hamarrenak hartuko dizkizue; zeuek ere bere morroi eginen zaituzte.

18. Egun hartan, oihu egingo duzue, hautatu duzuen erregea dela eta; baina Jaunak ez dizue entzungo».

19. Hala ere, herriak ez zion kasurik egin nahi izan Samueli, eta honela ihardetsi zion: «Utikan! Erregea behar dugu;

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 8