Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 6:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Ez izan burugogor, egiptoarrak eta faraoia izan ziren bezala. Haiek ere utzi egin behar izan zieten joaten hebrearrei, Jainkoak zigortu ondoren.

7. Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu berri eta erantsi gurdiari. Lotu ukuiluan haien txahalak.

8. Hartzazue gero Jaunaren kutxa eta ezarri gurdian. Ordain-oparitzat emateko eginen dituzuen urrezko irudiak sartu kutxatila batean eta ipini Jaunaren kutxaren ondoan. Utzi orduan gurdiari joaten.

9. Baina egon begira: bere herrirantz, Bet-Xemexerantz, jotzen badu, bera da halako kalte handia egin diguna; bestela, berriz, jakinen dugu, ez gaituela Jaunaren eskuak ukitu, halabeharrez gertatu zaigula baizik.

10. Halaxe egin zuten: txahalak hazten ari ziren bi behi hartu, uztartu eta gurdian lotu zituzten; txahalak, berriz, ukuiluan utzi zituzten.

11. Ezarri zuten, gero, Jainkoaren kutxa gurdi gainean eta urrezko arratoi eta erlakiztenen irudiak zeuzkan kutxatila ere bai.

12. Behiek Bet-Xemexerako bidetik jo zuten zuzen-zuzen. Aurrera zihoazen bidez bide, marrumaka, ez ezkerrera, ez eskuinera saihestu gabe. Filistearren buruzagiek Bet-Xemexeko mugaraino jarraitu zieten.

13. Bet-Xemexeko jendea garia igitatzen ari zen haranean; begiak jaso eta kutxa ikustean, biziki poztu ziren.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 6