Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 4:8-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Ai ene! Nork libratuko gaitu hebrear horien Jainko indartsuaren eskuetatik? Hauxe da egiptoarrak basamortuan era guztietako izurriz jo zituen Jainkoa.

9. Ea, filistearrok, eutsi gogor! Izan gizon eta ez zarete hebrearren menpe egongo, beraiek zuen menpe egon diren bezala. Izan gizon eta ekin guduari!»

10. Ekin zioten, bada, filistearrek erasoari eta menderatu egin zuten Israel. Israeldarrak nor bere etxera joan ziren ihesi. Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 4