Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 4:5-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Jaunaren itun-kutxa kanpalekuraino heldu zenean, israeldar guztiek deiadar egin zuten oihu handiz, lurrak ere dar-dar egiteraino.

6. Filistearrek, deiadar hura aditzean, esan zuten: «Zer dute hebrearrek beren etxoletan horrenbesteko deiadarra egiteko?»Jakin zuten etorria zela kanpalekura Jaunaren kutxa,

7. eta izutu egin ziren. Honela zioten: «Jainkoa etorri zaie kanpalekura. Ai ene! Ez da horrelakorik gertatu orain arte.

8. Ai ene! Nork libratuko gaitu hebrear horien Jainko indartsuaren eskuetatik? Hauxe da egiptoarrak basamortuan era guztietako izurriz jo zituen Jainkoa.

9. Ea, filistearrok, eutsi gogor! Izan gizon eta ez zarete hebrearren menpe egongo, beraiek zuen menpe egon diren bezala. Izan gizon eta ekin guduari!»

10. Ekin zioten, bada, filistearrek erasoari eta menderatu egin zuten Israel. Israeldarrak nor bere etxera joan ziren ihesi. Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen.

11. Filistearrek harrapatu egin zuten Jainkoaren kutxa; Eliren bi semeak, Hofni eta Pinhas, berriz, hilak gertatu ziren.

12. Benjaminen leinuko gizon bat heldu zen lasterka egun hartan guda-zelaitik Xilora, jantziak urraturik eta burua hautsez estalirik.

13. Gizon hura zetorrenean, Eli ate ondoan zegoen aulki batean eseria, bidera begira, Jaunaren kutxaz guztiz kezkatua. Gizon hark hirian sartu eta berria eman zuen; hiri osoa oihuka hasi zen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 4