Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 4:10-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Ekin zioten, bada, filistearrek erasoari eta menderatu egin zuten Israel. Israeldarrak nor bere etxera joan ziren ihesi. Izugarria izan zen hondamendia: hogeita hamar mila israeldar oinezko erori zen.

11. Filistearrek harrapatu egin zuten Jainkoaren kutxa; Eliren bi semeak, Hofni eta Pinhas, berriz, hilak gertatu ziren.

12. Benjaminen leinuko gizon bat heldu zen lasterka egun hartan guda-zelaitik Xilora, jantziak urraturik eta burua hautsez estalirik.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 4