Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 31:10-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Gero, Astarteren jauretxean utzi zituzten Saulen armak; haren gorpua, berriz, Bet-Xango harresietan zintzilikatu zuten.

11. Filistearrek Sauli egindakoa Galaadeko Jabexeko bizilagunek jakin zutelarik,

12. jaiki ziren gizonik indartsuenak eta, gau guztian ibili ondoren, eraitsi egin zituzten Saulen eta honen semeen gorpuak Bet-Xango harresietatik. Jabexera itzuli eta erre egin zituzten bertan.

13. Gero, haien hezurrak Jabexeko tamarindoaren pean ehortzi zituzten, eta zazpi egunez barau egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 31