Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 31:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Azkenean, ekin zioten filistearrek borrokari israeldarren kontra. Hauek ihesi joan ziren filistearren aurretik eta hilak gertatu ziren Gilboa mendian.

2. Pertsegitu zituzten filistearrek Saul eta honen semeak, eta Saulen seme Jonatan, Abinadab eta Malki-Xua hil egin zituzten.

3. Orduan, Sauli oldartu zitzaizkion bete-betean; joan zitzaizkion ondoren arkulariak eta larriki zauritu zuten.

4. Saulek esan zion bere ezkutariari: «Atera ezpata eta sar iezadak alderik alde, jentil arrotz horiek jo ez nazaten eta iseka egin ez diezadaten».Ezkutariak, ordea, ez zuen halakorik egin nahi izan, erabat izutua baitzegoen. Orduan, hartu zuen Saulek ezpata eta gainera bota zuen bere burua.

5. Ezkutariak ere, Saul hila zela ikustean, bere burua ezpata gainera bota zuen. Biak batera hil ziren.

6. Horrela hil ziren egun berean Saul, hiru semeak, ezkutaria eta harekin ziren gizon guztiak.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 31