Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 28:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Hila zen Samuel; eginak zizkion Israel osoak hiletak eta ehortzia zuten bere hiri Raman. Saulek, bestalde, uxatuak zituen nekromanteak eta igarleak.

4. Filistearrek bildu eta Xunemen ezarri zituzten guda-etxolak. Saulek ere bildu zuen Israel osoa eta Gilboan ezarri zituen guda-etxolak.

5. Saul, filistearren kanpalekua ikustean, beldurtu egin zen eta bihotza dardaratu zitzaion.

6. Kontsulta egin zion Saulek Jaunari; honek, ordea, ez zion erantzun, ez ametsetan, ez Urimen bidez, ezta profeten bidez ere.

7. Orduan, esan zien Saulek bere laguntzaileei:—Bilatu nekromante-ahalmena dukeen emakumeren bat, berarengana joan eta kontsulta egiteko.Laguntzaileek erantzun zioten:—Bada Endor-en nekromante-ahalmena duen emakume bat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 28