Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 28:23-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Saulek ezetz zioen:—Ez dut jango!Zerbitzariak eta emakumea, ordea, esan eta esan ari zitzaizkionez, makurtu egin zen haien esanetara. Lurretik jaiki eta etzaulkian jarri zen.

24. Bazuen emakumeak etxean zekor gizendua; hil zuen berehala; ogi-irina hartu eta egin zuen orea eta erre zituen opil batzuk.

25. Atera zizkien Sauli eta honen zerbitzariei. Jan zuten, bada, jaiki ziren eta gau hartan bertan alde egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 28