Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 26:20-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Ez dezatela nire odola lurrera isuri, Jaunarengandik urrun! Israelgo erregea arkakuso baten bila dabil, ehiztaria mendiz mendi eperraren atzetik bezala.

21. Saulek, orduan:—Bekatu egin dut! Itzul zaitez, David, ene seme. Ez dizut aurrerantzean gaitzik egingo, gaur ene biziari begirune izan diozulako. Bai, ergela izan naiz eta oso oker jokatu dut.

22. Davidek erantzun zion:—Hona hemen erregearen lantza. Betor honaino mutilen bat eta har beza.

23. Nori berea emanen dio Jaunak, bere zuzentasun eta leialtasunaren arabera. Jaunak nire esku utzi zaitu gaur, baina ez diot eskurik erantsi nahi izan Jaunaren gantzutuari.

24. Zure bizia niretzat gaur hain baliotsua izan den bezala, hala izan bedi nirea Jaunarentzat. Libra nazala atsekabe orotatik!

25. Saulek Davidi:—Bedeinkatua zu, ene seme David! Handiak eginen dituzu eta garaile izango egintza guztietan!David bere bidetik joan zen, eta Saul etxera itzuli.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 26