Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 26:14-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Orduan, Davidek oihu egin zion jendeari eta Ner-en seme Abnerri:—Abner! Ez al duzu erantzun behar?—Nor ari da erregeari oihuka? —esan zuen Abnerrek.

15. Eta Davidek:—A zer gizona zu! Zure parekorik ez Israelen! Nolatan ez duzu, bada, zeure errege jauna zaindu? Herritar bat etorri da zure errege jauna hiltzera.

16. Ez dago batere ongi egin duzuna. Ala Jainkoa! Heriotza merezi duzue denok, zeuen nagusia, Jaunaren gantzutua, zaindu ez duzuelako. Begira non dauden erregeak bere ondoan zituen lantza eta ur-antoxina.

17. Saulek ezagutu egin zuen Daviden ahotsa eta esan zion:—Ez al da hori zure ahotsa, ene seme David?—Nire ahotsa da, bai, ene errege jauna —erantzun zion Davidek.

18. Eta jarraitu zuen:—Zergatik zabiltza zure morroi honen ondoren, ene jauna? Zer egin dut? Zein oker egin dut?

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 26