Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 24:4-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Bide ondoan zegoen ardi-eskorta batera heltzean, leize-zulo batean sartu zen Saul sabela hustera. Leize hartantxe zeuden, hain zuzen, barru-barruan gorderik, David eta beronen gizonak.

5. Hauek esan zioten Davidi:—Gaur bete da Jaunak esan zizun hura: «Zure esku uzten dut zure etsaia; egiozu egokien iruditzen zaizuna».Jaiki zen David eta, isil-isilik, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuen.

6. Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.

7. Eta esan zien bere gizonei:—Ezta inola ere! Ezin diot halakorik egin ene jaunari, Jaunak gantzutu duenari. Ezin diot eskurik erantsi, Jaunaren gantzutua baita.

8. Hitz hauez geldiarazi zituen Davidek bere gizonak eta debekatu egin zien Sauli erasotzea. Jaiki zen Saul, leize-zulotik atera eta bere bideari lotu zitzaion berriro.

9. Ondoren, jaiki zen David ere, leizetik atera eta oihu egin zuen Saulen atzean:—Ene errege jauna!Saulek atzera begiratu zuen. David, lurreraino makurtuz, ahuspeztu egin zitzaion.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 24