Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 24:17-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. Davidek hitz hauek bukatzean, esan zion Saulek:—Zure ahotsa al dut hori, David, ene seme?Eta oihuka, negarrari eman zion Saulek.

18. Gero, esan zion Davidi:—Ni baino zuzenagoa zara. On baizik ez didazu egin; nik, berriz, gaitza itzuli dizut.

19. Gaur bertan, agerian utzi duzu on baizik ez didazula egin, Jaunak zure esku utzi nauen arren, ez bainauzu hil.

20. Gizon batek bere etsaia aurkitu eta utziko ote lioke bere bidetik joaten? Ordain diezazula Jaunak zuk gaur niri egindako ongia.

21. Orain, badakit zu izanen zarela errege, eta Israelgo erregetzak zure eskuetan iraungo duela.

22. Egidazu zin, Jaunaren izenean, ez dituzula nire ondorengoak suntsituko, ezta nire izena ezabatuko ere nire aitaren senitartetik.

23. Zin egin zion Davidek Sauli. Ondoren, Saul etxera joan zen, eta David bere gizonekin haitzarteetara igo.

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 24