Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 22:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Abiatarrek aditzera eman zion Davidi, Saulek Jaunaren apaizak hilarazi zituela.

22. Davidek, orduan, Abiatarri: «Banekien, bai, egun hartan han gertatu zen Doeg edomdarra ez zela geldituko Sauli berri eman gabe. Neu nauzu aitaren senitarteko guztien heriotzaren errudun.

23. Geldi zaitez nirekin; ez izan beldur. Ene biziaren bila dabilena bera dabil zurearen bila ere. Nire ondoan ongi babestua egonen zara».

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 22