Itun Zaharra

Itun Berria

1 Samuel 2:2-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Ez da santurik Jauna bezalakorik,ez da, izan ere, zu besterik,ez da harkaitzikgure Jainkoa adinakorik.

3. Ez ugaritu hitzaldi handizaleak,ez izan harrokeriarik zeuen ahoan;dena dakien Jainkoa baitugu Jauna,berak epaitzen ditu egintzak.

4. Hautsi da indartsuen uztaia;ahulak, berriz, indarrez jantzi dira.

5. Lehen ase zirenek,orain ogi orde egin behar lan;gosetuek, aldiz,atseden har dezakete.Agor zena, haur askoz erdi da;askoren ama, berriz, agortu.

6. Jaunak ditu heriotzaeta bizia ematen,berak du Herio Leizera jaitsarazten,berak handik igoarazten.

7. Jaunak du behartsunahiz aberats egiten,beheratzen eta goratzen;

8. berak du jende xeheahauts artetik jasotzen,behartsua satsetik ateratzen,handikiekin eser dadineta aulki ospetsuan jarri.Jaunarenak dira lurraren zutoinak,mundua haien gainean du kokatua .

9. Bere zintzoen urratsakditu zaintzen,baina gaiztoak ilunpetandira galtzen,ez baitu inorkJauna bere indarraz garaitzen.

10. Xehatuko ditu Jaunak bere etsaiak,hauen gainera bidaliko dituzerutik trumoiak.Jaunak du epaituko lur osoa,bere erregeari emango dio agintea,jasoko dubere gantzutuaren kopeta ».

11. Ondoren, Elkana Ramara itzuli zen, bere etxera. Samuel haurra, berriz, Jaunaren zerbitzari gelditu zen, Eli apaizaren ardurapean.

12. Eliren semeek, maltzur-gaizto haiek, ez zuten Jauna aintzakotzat hartzen,

13. ezta herriaren zerbitzurako zuten apaiz-eginkizuna ere. Norbait oparia eskaintzen ari zelarik, haragia egosten zen bitartean, apaizaren morroia, hiruhortzeko sardexka eskuan zuela etorri,

14. sardexka pertzean nahiz lapikoan, maskeluan nahiz eltzean sartu eta hark sardexkaz ateratako guztia beretzat hartu ohi zuen apaizak. Halaxe egin ohi zieten Xilora etortzen ziren israeldar guztiei.

15. Gantzak erre baino lehen ere, apaizaren morroia etorri eta honela mintzatu ohi zitzaion eskaintzaileari:—Emadazu haragia, apaizarentzat erre dezadan; ez du hartuko haragi errerik, gordina baizik.

16. Eskaintzaileak erantzuten zion:—Erre daitezela lehenbizi gantzak , ohi den bezala; hartu gero nahi duzun guztia.Morroiak, aldiz:—Inola ere ez! Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.

17. Morroiek hoben izugarria egiten zuten Jaunaren aurka, Jaunari eginiko opariak gutxiesten baitzituzten horrela.

18. Samuelek, berriz, Jaunaren zerbitzuan ziharduen, lihozko soinekoz jantzia.

19. Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten, bere senarrarekin urteroko oparia eskaintzera igotzen zenean.

20. Elik Elkana eta beronen emaztea bedeinkatu eta esan ohi zuen: «Eman biezazu Jaunak seme-alabarik emakume honengandik, Jaunari eskainitakoaren ordez».Ondoren, beren herrira itzuli ohi ziren.

21. Jaunak onez begiratu zion Anari, eta honek sabelean sortu eta hiru seme eta bi alaba izan zituen. Bitartean, Samuel mutikoa hazten ari zen Jaunarenean.

22. Oso zaharra zen Eli. Jakin zuen bere semeek israeldar guztiei egin ohi zietena, baita Jaunaren elkarketa-etxolaren sarreran zerbitzua egiten zuten emakumeekin etzan ohi zirela ere,

Irakurri kapitulu osoa 1 Samuel 2